XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

F) Elikagaiak denbora luzez uretan edukitzen baldin badira, galdu egiten dute beren elikagaitasuna.

Beren esanahia ezagutzen ez den hitzak jaso (Ik).

Aurreko ariketen emaitzak guztien artean ikusi (Ir-Ik).

Jaso diren hitzen esanahia bilatu edo eta esplikatu (Ir edo/ eta Ik).

Ondoko letra bakoitzaren ondotik, dagokion esaldiak aipatzen duen uraren propietatea idatzi (IK). A esaldia....../B esaldia....../C esaldia....../D esaldia....../E esaldia....../F esaldia.

- Solidoak likidotan disolbatzea zer den esplikatu eta oroitarazi, bizitza errealeko exenplu bidez (Ir).

- Solidoak disolbaturik daramatzaten jaki eta edarien zerrenda bat egin (Ik).

- Aurreko ariketen emaitzak baltzuan jarri, behar diren esplikazio eta zuzenketak eginez (Ir-Ik).

- Solidoak disolbaturik dauden era desberdinak esplikatu (kargarik gabeko partikulak, kargadun partikulak = ioiak) (Ik).

- Presio osmotiko kontzeptua exenplu bidez esplikatu, disolbaturiko partikula-kopuruak jokatzen duen papera nabarmenduz (Ir).

- Ondoko testua (edo beste antzeko bat) irakurri, eta honen arabera, ondoren erakusten diren ariketak egin (Ik).

Materia bizian bada partikula disolbaturik, aurrez ikusi dugunetariko elementu kopuru urriz osaturik direnak, eta Mineral gatzak deritzaienak, sortzen dituztenak.

Mineral gatzok betetzen duten eginkizunik garrantzizkoenetariko bat, hain zuzen ere, organismo biziak beharrezko duten presio osmotikoa mantentzea da.

Eta hau, organismook osatzen dituzten zelulen barrenaren eta kanpoaren arteko energi produktu eta gordekin produktuen elkartrukatze egokiak sorrarazteko da.

Alde honetatik, mineral gatzak, orokorrean, partikula ttikiagotan banaturik aurkitzen dira, karga elektrikoz horniturik (ioiak. Ioi hauen artean ba dira batzu inportantzia handikoak, ondokook esate baterako: Sodio ioia, zuzenki gure giltzurrunen funtzionamenduan parte hartzen duena, beste gauza batzuren artean Potasio ioia, sodio ioiarekin batera, gure nerbioen funtzionamendua ahalbideratzen baitu, nerbio taupadak gidatuz.